XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaki batzuk hartuta gora eta behera, behera eta gora eta berriz ere behera, denbora puxka baten buruan bisonteak goxo-goxo bazkatzen ziren larre zabal batera ailegatu zen Lur.

Berehala ikusi zuen Sasanka, bisonterik handienari adarrak ferekatzen* ferekatu goxotasunez igurtzi ari zitzaiola.

Gauean inguratu zen, kontu handiz bisonteak ez zitezen esnatu, eta Sasankari bere ibilerak kontatu zizkion.

Sasanka oso pozik jarri zen, goxokiak eman zizkion, baina Landoxkak eta Diewonkak bezain gutxi zekien.

- Badakit esan zion hala ere tipo jakintsu bat bizi dela nonbait.

- Hark dena omen daki, hark esango dizu noski zer egin daitekeen.

Hauek ahizpa kalamidadeak!, pentsatu zuen Lurrek, baina Sasankari galdetu zion: - Eta non bizi da tipo hori? - Ez dakit nik seguru erantzun zion Sasankak; baina ibaien luzea eta itsasoen zabala segituz gero, aurkituko duzu noski.

Gero Lur abiatu egin zen. Mendiak pasa, ibaiak pasa, ez dakit nik zenbatgarren egunean, baina itsas ondoko paraje harritsu batera iritsi zen behintzat.

Bazegoen han goroldioak erdi-estaltzen zuen etxola txiki bat, eta handik metro gutxitara pago gerri-lodi baten azpian agure zahar-zahar bat, lo-kuluxka egiteko jarreran.

Ile luzea zuen, oinetaraino luze, eta elurra bezain txuri.

Lurri atsegina gertatu zitzaion.

- Zer ari zara hemen, neskatila?- galdetu zion agureak, begiak asko ireki gabe (Lurri itxi-itxirik zeuzkala iruditu zitzaion, eta jo!, pentsatu zuen).

Lurrek dena kontatu zion, bueno, dena ez, bakarrik Cracovia-ko gazteluan zer gertatu zen (...).